Ongietorri Iruña Okako udal-webgune berrira, irekia eta erosoa den udalerria, bere ondare naturala babesten duena eta bere historiaz harro dagoena. Orain, komunikazioa errazten duen sekulako leiho honen bitartez, iruditegi hau konpartitzeko aukera daukagu.
Hau dela eta, Udalak bere webgunea berriztu du, hiritarrek udalerriaren inguruko edozein informazioa eskatzeko eta udal-kudeaketa hobetzeko iradokizunak, ideiak eta iritziak bidaltzeko helburu bikoitzarekin. Horrela, webgune honek Udala eta herritaren arteko distantzia murriztuko du, gure udalerriaren garapenean aurrera egiteko aukera ematen digun bitartean.
Bertan, Udala eta bere zerbitzuei buruzko informazioaz gain, historia, kultura, turismoa, natura eta ekintzen inguruko berriak aurkituko dituzu. Webgunetik ibiliz, eskaintzen dugun guztiaren adibide txiki bat baino ez duzu aurkituko, eta jakinarazpen honen bidez ezagutzera gonbidatzen zaitut.
Miguel Angel Montes,
Iruña Okako Alkatea